Le blog des 700 ans de La Bastide Clairence

Le blog des 700 ans de La Bastide Clairence

EUSKARAZ

Argazki : Luc Médrinal
2012an Bastidak bere 700. urtebetetzea ospatzen du !
Hitzaldi, herri bisita, erakusketa eta ondare zaharberritzeak, azken hilabete hauetako egitarauan ziren. Epe luzeagoko beste ekitaldi batzu ere bidean daude, halanola artxibo ikerketak, gaskoin hizkuntza, arkitektura bilduma,...
Iraila izanen da urteburu honen une garrantzitsuena, batezere sorkuntza eta adierazpen garaikide topaketekin.
Ospetsua bilakatu den Eltzegintza Merkatuarekin hasiko da, hainbat arte plastiko erakusketekin segituko du eta irailaren 30ean bukatuko da, herri osoan, 700 minutu iraunen duen gertakarien egunarekin.
Ekitaldiak deneri idekiak dira, inguruko hainbat artista eta herritarren arteko lan kolektiboa gozatzeko parada !

ELTZEGINTZA MERKATUA
Irailaren 15an larunbatez eta 16an igandez
9:00tik 19:00ak arte

Plaza handian, eskualde anitzetako 50 artista eltzegile eta zeramikari famatu errezibituak izanen dira, berezitasun guziak erakutsiko dituztenak : gresa, portzelanak, faiantzak, rakua, buztin bernizatuak et zizelkadura mota bat baino gehiago...

Erakusleen ondoan :
Artista berinagileen erakusketa : “Dare d'Art”kolektiboa eta gure eskualdeko berinagileak.
“Pieza bakarrak”erakusketa : eltzegile erakusle bakoitzak hautatu duen pieza bat proposatuko du
Haurrendako tailerrak : eskuak buztinean sartzeko ! 15:00tik 19:00ak arte
Erakustaldiak : rakuaren erretzea, itzulketa eta « soka-itzulketa » 11 :00tan, 15 :00tan eta 17 :00tan
Mokofinen xokoa : baserriko ekoizleekin, herriko elkarteekin, ...
700 arteak festibalaren barnean gomitatuak izan diren artisten erakusketak : argazkiak, bideoak, margolaritza, zizelkadura...

Antolaketa : ARCADES elkartea http://arcades64-contact.blogspot.fr

700 arteak festibala
Arte eta sorkuntza garaikide festibala

Irailaren 15&16ko, 22&23ko, 29&30ko asteburuetan
Pascal Billard : Detraktor
Abel Bourgeois
Eric Renoir
3 asteburuz, herritarrek beren garajeak, etxe atariak, aroztegia... idekiko dituzte eta artista garaikideen obrak errezibituko :

Argazkiak / bideoa : Gonzalo Santoma, Pierre Capperon, Luc Médrinal, Xomin Sourgens, Beñat Picabea, Abel Bourgeois, Fabien Mogabure
Zizelkadura : Pascal Billard, Jean Marc Dudézert, Kely
Margolaritza : Eric Renoir, Omer, Eric Mendiharat, Jana Lottenburger
Berinagileak :  “Dare d'Art”kolektiboa eta gure eskualdeko berinagileak
Soinu instalazioa : Franz
 « Margolaritza vs pixelak » lehiaketa


700 ILARGIAK sorkuntza
« Gertakarizko » egun bat
 
Irailaren 30ean igandez, eguerditik 23:00 arte etengabe

  
700 minutu 700 urteren ospatzeko.

Arte proposamenak bat bestearen ondotik : soinuak, testuak, dantzak, irudiak, kantuak, argazkiak, margolanak, bideoak, ....
Ibilbide bat herrian barna, hara hona ibiltzea, osoki segitzen ahal dena edo memento nagusietan :
Eguerditan, elizan, « ikus entzuteko » irekitzea
Arratsaldean : Hiriaren sortzearen aipamen artistikoa – “kontzertu-irakurketa” bat, LagunArte konpainiarekin, Féminin Pluriel, herritar-irakurleak
Gaualdia : Bastida argiztatua – “Zine-argazki-kontzertua” pilota plazan, iluntzean.
LagunArte konpainiarekin eta Bastidako herritarrekin.

Caro Worboys
Musikariak : Jérémie Ternoy (pianoa), Nicolas Mahieux (kontrabaxua), Didier Ithursarry (akordeoia), Jean-Louis Hargous (saxofoia), Chris Martineau (biola, boza), Kristof Hiriart (boza, perkusioa), Cécile Julien (boza)
Dantza bertikala eta airekoa : Marie Lise Guironnet eta Laure Fesquet
Bastidako artistak eta taldeak, artista gomitatuak : Parropiako abesbatza, Féminin Pluriel, Esperantza, Véronique Darritchon, Johanna Etcheverry eta Traversée Konpainia
Etxe gainetako instalazioa : Caro Worboys
Herriko artista plastikoak
Argi sorkuntza : Marc-André Nicolao
Gartxot filmaren proiekzioa egunean zehar

Pierre Capperon
Bastidako artista artisauak gertakarietan parte hartzaile aktiboak izanen dira eta beren tailerren ateak zabal-zabalik atxikiko dituzte


Iraileko egitaraua
2012, Bastida herriaren 700. urtebetetzea
Egitaraua irailaren 15tik 30a arte

Irailaren 15ean larunbatez eta 16an igandez 
9:00tik 19:00ak arte
Eltzegintza Merkatua

700 arteak arte garaikide erakusketak

Irailaren 15an larunbatez 
20:00tan
Jeu de Paume Trinketean,
Bisita-mintzaldia-erakustaldia Ondarearen Egunen barnean

Irailaren 15tik 30 arte - egunero
Berinagile kolektibo baten erakusketa


Irailaren 29an larunbatez & 30an igandez
700 arteak, arte garaikide erakusketak

Irailaren 22an larunbatez - 20:00tan
Herriaren bisita azaldua, kantatua, eta dantzatua « erritoak, mitoak eta erlijioa » gaiari buruz

Irailaren 24an astelehenarekin - 19:30tan
« Nazio judu » portugesa mintzaldia Bastidan (XVII.-XVIII. mendeetan) Gérard Nahonek aurkezturik

Irailaren 28an ostiralarekin – 21:00tan
Juanko Elordiren eta Asisko Urmenetaren Gartxot filmaren proiekzioa
Jeu de Paume TrinketEan

Irailaren 29an larunbatez & 30an igandez
700 arteak, arte garaikide erakusketak

Irailaren 30an igandez 
12:00tik 23:00ak arte
700 ilargiak – LagunArte konpainiarekin eta herritarrekin

_________________________________________________________________________

Xehetasunak
Turismo bulegoa
Arkuen plaza
64240 Bastida
05 59 29 65 05
labastideclairence@gmail.com

GERTAKARI, BISITA, ERAKUSKETA GUZIAK URRIRIK
Herrian janari-edariak segurtatuak

Gertakari bakotx, planoak, egitarauak, tenore zehatzak Turismo bulegoan eta Erakusketa lekuetan eskuragarri izanen dira.

Egun guzietan zehar, Bastidako arte artisauek beren tailerrak idekirik atxikiko dituzten eta publikoa errezibituko dute.